Itxi

Futbola

FIFA

Putellas, Hermoso, Kerr, Lewandowski, Messi eta Salah, 'The Best' saria irabazteko hautagaiak

EITB Media

Alexia Putellas, Jennifer Hermoso eta Sam Kerr dira finalistak FIFAk 2021eko jokalari onenari ematen dion sarirako, emakumezkoen mailan. Gizonezkoenean, Robert Lewandowski, Lionel Messi eta Mohamed Salah dira finalistak.

  • Alexia Putellas

    Alexia Putellas, 2021eko Urrezko Baloiaren irabazlea. Argazkia: EFE

FIFAk urtarrilaren 17an emango ditu 'The Best' sariak. Futbolaren munduko erakunde nagusiak 2021eko jokalari onenak sarituko ditu, eta ekitaldia birtuala izango da.

2021eko Urrezko Baloia irabazi duen Alexia Putellas (Bartzelona), Jeniffer Hermoso (Bartzelona) eta Sam Kerr (Chelsea) dira saria irabazteko hautagaiak emakumezkoen mailan. Putellas da faboritoa. 

Gizonezkoenean, Robert Lewandowski (Bayern Münich), Lionel Messi (PSG) eta Mohamed Salah (Liverpool) dira finalistak. 2021eko Urrezko Baloia irabazi duen Messi eta Lewandowski dira faboritoak.