Itxi

Futbola

Informacion egunkariaren ustez

Herculesek Real Unionen aurkako partida 'adostuta' irabazi omen zuen

Erredakzioa

Hala publikatu du Información egunkariak. 2009-2010 denboraldian Alakanteko taldea Bigarren Mailatik Lehen Mailara igo zen irundarrei irabazita.

  • Herculeseko jokalariak gol bat ospatzen, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Informacion egunkariak publikatu duenez Herculesek iruzur eginda irabazi zion Real Unioni 2009-2010. denboraldian elkarren aurka jokatu zuten partida. Garaipen horri esker igo zen Hercules Bigarren Mailatik Lehen Mailara. Alakanteko taldeak berri hau ezeztatu du. Partida 0-2ko emaitzarekin irabazi zuen Herculesek Stadium Galen.

Informazio honen arabaera Herculesen kontuetan Real Union agertzen da ordainketa-etenduraren milioi bat euroren hartzaile moduan. Real Unionek Yuri Berchiche jokalariaren eskubideak erosi izanarekin justifikatzen dute diru kopuru hau. Real unionek 2010eko abuztuan fitxatu zuen Berchiche eta Valentin Botella orduko Herculeseko presidentea azaltzen zen operazio honen abal-emaile moduan.

Informazio hauen guztien aurrean Herculesek ohar bat publikatu du eta bertan Informacion egunkarian azaltzen den albistea ezeztatu egiten du.