Futbola
1-4 Romaredan
Bartzelonak ez zuen kale egin Zaragozaren aurka asko sufritu arren
Erredakzioa
Aragoiko taldeak penalti bat huts egin zuen 23. minutuan, baina 1-0 aurreratu zen. Messiren joko onena behar izan zuten Guardiolaren mutilek markagailua iraultzeko.
-
Puyol, Alexis, Pedro eta Messi Zaragozaren aurka sartutako goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Bartzelonak kale egin gabe jarraitzen du Ligan nahiz eta larunbatean Zaragozaren aurka asko sufritu zuen garaipena lortzeko. Azkenean, ordea, 1-4ko emaitzarekin lortu zuten garaipena.
Zaragozak arazoetan jarrai zituen Guardiolaren mutilak. 23. minutuan Arandak penalti bat huts egin zuen, baina 30. minutuan Arandak berak, 1-0ekoa ezarri zuen markagailuan. Bartzelona ez zegoen gustora eta ez zen ondo jokatzen ari, baina blaugranek hiru minututan markagailua irauli zuten zorte apur batekin. 36. minutuan Puyolek 1-1ekoa sartu zuen eta 39.ean Messik egin zuen 1-2koa. 44. minutuan Abraham Zaragozako jokalaria egotzi zuen eta mañoak hamar jokalarirekin geratu ziren.
Bigarren zatian, jokalari bat gutxiagorekin egon arren Zaragozak bere aukerak izan zituen, baina azken minutuetan fisikoki maila jaitsi zuten eta orduan markagailua biribildu zuen Barçak. Messik 85. minutuan sartu zuen 1-3koa penaltiz eta 92.ean Pedrok 1-4koa sartu zuen. Bartzelonak ez zuen kale egin eta Real madrili presioa sartzen jarraitzen du.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Zaragoza: Roberto; Alvarez, Da Silva, Paredes, Abraham; Lafita, Pinter, Zuculini, Obradovic (Lanzaro, min.65); Micael (Juan Carlos, min.82) eta Aranda (Postiga, min.65).
4 - FC Bartzelona: Valdes; Alves (Montoya, min.68), Puyol, Mascherano, Adriano, Thiago, Keita (Busquets, min.55), Cesc Fabregas(Xavi, min.90), Alexis, Pedro eta Messi.
Golak: 1-0. Min.30, Aranda; 1-1. Min.36, Puyol; 1-2. Min.39, Messi; 1-3. Min.85, Messik penaltiz; 1-4. Min.92, Pedro.
Epailea: Turienzo Alvarez.