Itxi

Futbola

SmartBank Liga

Joseba Etxeberria, Mirandes taldeko entrenatzaile berria

EITB Media

Elgoibargo entrenatzaileak Burgosko taldea zuzenduko du denboraldi amaierara arte.

  • Joseba Etxeberria

    Joseba Etxeberria, Mirandes taldeko entrenatzailea. Argazkia: EITB Media

Joseba Exeberriak SmartBank Ligako Mirandes taldea zuzenduko du denboraldi amaierara arte, astelehen honetan Burgosko klubak jakinarazi duenez. Igandean, entrenatzaile kargutik kendu zuten Lolo Escobar teknikaria.

Bigarrenez zuzenduko du Etxeberriak SmartBank Ligako talde bat, 2017-2018 denboraldian Tenerifeko teknikaria izan baitzen. Lehenago, Basconia, Amorebieta eta Bilbao Athletic taldeak ere zuzendu zituen.