Itxi

Reala

FITXAKETA

Realak Enrique Clemente atzelaria fitxatu du, utzita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ezker erdiko atzelari gaztea Zaragozatik iritsiko da Donostira denboraldia amaitu arte; dena den, talde txuri-urdinak jokalaria erosteko aukera izango du. Printzipioz, hasiera batean Xabi Alonsok zuzendutako bigarren taldean arituko da.

  • Enrique Clemente.

    Enrique Clemente. Foto: Real Sociedad

Realak larunbat honetan baieztatu duenez, Zaragozako Enrique Clemente erdiko atzelaria fitxatu du denboraldia amaitu bitartean. Printzipioz, Xabi Alonsoren bigarren taldean jardungo du, baina lehen taldearekin jokatzeko aukerekin.

Utzita iritsiko da Clemente Donostiara; alabaina, Realak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldi amaieran, etorkizun handiko defentsaren federazio-eskubideak Aragoiko taldeak baititu, 2022ko urtarrilaren hasieran bi denboraldiz berritu baitzion kontratua.

Enrique Clemente martxoan 21 urte beteko dituen erdiko atzelari ezkerra da, Roberto Olabe Realeko futbol zuzendariaren etorkizuneko apustua, baina baita orainaldikoa ere, Bigarren Mailako filialak jokalari gutxi dituelako atzeko lerroan, eta postu horretan parte-hartze handia izan dezake hurrengo jardunalditik aurrera.