Itxi

Futbola

Asteazkenean, 22:00etan

Ligako titulua eta Europarako sailkapena jokoan derbi madrildarrean

Erredakzioa

Asteazken honetan Vicente Calderon zelaian jokatuko da Atletico Madrilen eta Real Madrilen arteko derbia.

  • Real Madrileko jokalariak entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Asteazken honetan madrildarren arteko derbia jokatuko da Vicente Calderon futbol zelaian. Aurrez aurre Atletico Madril eta Real Madril arituko dira 22:00etan hasiko den lehian. Koltxoneroek Europa Leagueko postuengatik lehian jarraitu nahi dute partida hau irabazita eta merengeek ezin dute kale egin Bartzelonarekiko duten lau puntuko abantaila ez murrizteko.

Simeonek azken jardunaldietan atera duen hamaikako bera aterako du derbian berritasun batekin Joao Mirandak ezingo baitu jokatu. Mirandaren tokia har dezaketeenak Dominguez edo Perea dira.

Jose Mourinhok Valentziaren aurka jokatu ez zuen Sergio Ramos prest izango du partida honetarako eta Peperekin batera berak osatuko du erdiko defentsa. Hagalean, Marcelok edo Coentraok joka dezakete eta Higuainen ordez, Di Maria izango da hasierako hamaikakoan.

Ustezko hamaikakoak:

Atletico Madril:
Courtois; Juanfran, Godin, Dominguez edo Perea, Filipe; Diego, Tiago, Gabi, Arda Turan; Adrian eta Falcao.

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Pepe, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso; Di María, Özil, Cristiano Ronaldo; eta Benzema.

Epailea: Delgado Ferreiro.
Zelaia: Vicente Calderón.
Ordua: 22.00.