Futbola
Piermario Morosini
Italiako jokalari bat hil da bihotzekoak jota partida batean
Erredakzioa
Piermario Morosini Livornoko jokalaria berdegunean artatu dute, baina medikuetako batek adierazi duenez, ospitalera "hilik" heldu da.
Piermario Morosini Livornoko jokalaria hil da gaur bihotzekoak jota, Italiako bigarren mailako partida batean. Toscanako taldeak Pescara zuen aurkari eta gertaeraren ostean norgehiagoka bertan behera geratu da, Italiako prentsak baieztatu duenez.
Morosini berdegunean artatu dute zerbitzu medikuek, baina Pescarako Santo Spirito ospitaleko medikuetako batek adierazi duenez, ospitalera "hilik" heldu da.