Futbola
UEFA Europa League
Atletico Madril, finaletik gertu Valentziari 4-2 irabazita
Erredakzioa
Simeonek zuzentzen duen taldea Emeryk zuzentzen duena baino gehiago izan zen eta garaipena lortu zuen. Valentziarrak 4-1 galtzen zihiazen eta azken orduan bigarren gola sartu zuen Ricardo Costak.
-
Falcao Valentziari sartutako bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Falcaok sartu zuen 1-0ekoa 18. minutuan eta Jonasek berdindu zuen 1-1ekoa lehen zatiko azken minutuan. Bigarren zatian, Mirandak sartu zuen 2-1ekoa eta Adrian izan zen 3-1ekoa sartu zuena. 78. minutuan Falcaok Atletico Madrilen laugarren gola sartu zuen (4-1). Bazirudien 4-1eko emaitza horrekin bukatuko zela partida, baina Ricardo Costak esperantza eman zion Valentziari 94. minutuan sartu zuen golarekin.
Fitxa teknikoa:
4 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Dominguez, Filipe; Arda Turan (Tiago, m. 80), Gabi, Mario Suarez, Diego (Perea, m. 88); Adrian (Salvio, m. 90) eta Falcao.
2 - Valentzia: Diego Alves; Ricardo Costa, Rami, Victor Ruiz, Jordi Alba (Piatti, m. 72); Mehmet Topal, Tino Costa; Feghouli (Canales, m. 72), Jonas (Aduriz, m. 79), Mathieu; eta Soldado.
Golak: 1-0, m. 18: Falcao. 1-1, m. 45+3: Jonas. 2-1, m. 49: Miranda. 3-1, m. 54: Adrian. 4-1, m. 78: Falcao. 4-2, m. 94: Ricardo Costa.
Epailea: Craig Thomson.