Itxi

Futbola

Qatar 2022

Portugal-Mazedonia eta Polonia-Suedia; 4 talde eta 2 txartel jokoan

Agentziak | EITB Media

Afrikan beste 5 selekzio sailkatuko dira play-offetako bueltako partidetan.

  • Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

2022ko azaroaren 18an jokatuko da Munduko Futbol Txapelketako aurreneko partida Qatarren.

Guztira 32 taldek jokatuko dute eta zazpi txartel izango dira jokoan gaur.

Cristiano Ronaldoren Portugalek Ipar Mazedonia hartuko du, eta Robert Lewandowskiren Poloniak, Zlatan Ibrahimovicen Suedia; lau talde eta bi txartel jokoan. Bi partidak 20:45ean jokatuko dira.

EUROPAKO PLAY-OFFAK

(20:45) Polonia vs Suedia

(20:45) Portugal vs Ipar Mazedonia

Afrikan ere, bost txartel izango dira jokoan gaur. Joaneko partidak aurreko astean jokatu ziren, eta bueltakoak jokatuko dira gaur.

AFRIKAKO PLAY-OFFAK

(19:00) Nigeria vs Ghana (joanekoa: 0-0)

(19:00) Senegal vs Egipto (joanekoa: 0-1)

(21:30) Aljeria vs Kamerun (joanekoa: 1-0)

(21:30) Maroko vs Kongo (joanekoa: 1-1)

(21:30) Tunisia vs Mali (joanekoa: 1-0)