Futbola
Baieztatuta
Damaris Egurrolak Herbehereetako selekzioarekin jokatuko du
EITB Media
Hartu duen erabakiaren berri eman du Olympique Lyon taldean jokatzen duen erdilariak.
Damaris Berta Egurrola Wienke Orlandon (Florida) jaio zen 1999.eko abuztuaren 26an. Gaur egun, Olympique Lyon taldean jokatzen du, eta Herbehereetako selekzioarekin jokatuko duela iragarri du.
Egurrola Estatu Batuetan jaio zen, baina ama herbeheretarra duenez, nazionalitate bikoitza du. Espainiako selekzioaren beheko mailetan jokatutakoa da, baina bere egunean uko egin zion Espainiarekin jokatzeari.
Bost denboraldi eman zituen Athleticen lehen taldean, 113 partida jokatuta, eta bost gol sartuta. Ondoren, Evertonera joan zen. Ingalaterrako taldean denboraldi bat eman ostean fitxatu zuen Olympique Lyonek.
Kirol ibilbidea
Athletic Club (Bilbo): 2015 - 2020
Everton (Ingalaterra): 2020 - 2021
Olimpique Lyon (Frantzia): 2021 -