Itxi

Futbola

ERABAKIA

Damaris Egurrolak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari

EITB MEDIA

Amerikako Estatu Batuetako zein Herbehereetako selekzioekin jokatzeko aukera du. Momentuz, ez dakigu bietako zein aukeratuko duen.

  • Damaris Egurrola

    Damaris Egurrola, Olympique Lyon taldeko jokalaria. Argazkia: @OL

Damaris Egurrolak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari. Orlandon (AEB) jaioa da, eta ama herbeheretarra du; beraz, aukera du Amerikako Estatu Batuetako zein Herbehereetako selekzioekin jokatzeko.  

Gaur egun, Olympique Lyon taldeko jokalaria da Damaris Egurrola. Athleticen jokatu zuen 2015etik 2020ra arte. Ondoren, Evertonek fitxatu zuen, eta talde ingelesetik Olympique Lyonera joan zen 2021eko urtarrilean.

Jorge Vilda Espainiako selekzioko hautatzaileak adierazi duenez, "Damaris Egurrolak Espainiako selekzioarekin jokatzea nahi genuen, baina guretzat ezinezkoa da deialdietan sartzea, beste selekzio batekin jokatzea erabaki duelako".