Futbola
Real madrilek eta Barçak
'Klasikoak' urrian eta martxoan jokatzeko eskaera egin dute
Erredakzioa
Bi taldeen ustez, Txapeldunen Ligako finalerdietako partiden artean elkarren aurka jokatzeak kalte egin die. LFPk eta telebista operadoreak baizekoa eman dute. Federazioak hartuko du azken erabakia.
-
Arbeloa eta Messi Camp Nouko azken FC Bartzelona-Real Madril partidan. Argazkia: EFE
BBVA Ligako egutegia egiterakoan zozketa zuzendua izaten da eta ez zozketa hutsa. Orain arte, ‘Klasikoak’ txapelketako lehen bi hilabeteetan ez jokatzea ahalegindu izan dira, ezta opor aldietan edo zubiak dauden asteetan.
Txapeldunen Ligako finaletik at geratu direnetik, minduta daude bi taldeak eta partida hauek urrian eta martxoan jokatzea eskatu dute. Bat diren Futbol Liga Profesionalak eta Ligako eskubideak dituen telebista opreadoreak baiezkoa eman diote proposamenari eta orain, Federazioak erabaki beharko du eskakizun hau onartzen duen edo ez.