Futbola
2012ko Eurokopa
Beñat, Vicente del Bosqueren behin-behineko zerrendan
Erredakzioa
Zerrenda horretan ez daude Athleticeko, FC Bartzelonako ezta Chelseako jokalariak ere. Zuri-gorriek eta katalaneko Kopako finala jokatu behar dute eta Chelseak Txapeldunen Ligakoa.
Vicente del Bosquek behin-behineko aurreneko zerrenda eskaini du aurten jokatuko den Eurokopari begira. Behin-betikoamaiatzaren 27an emango du Del Bosquek.
Nobedade nagusiak Juanfran eta Adrian (Atletico Madril), Beñat (Betis), Isco (Malaga) eta Javi Garcia (Benfica) dira.
Zerrenda horretan ez daude Athleticeko, FC Bartzelonako ezta Chelseako jokalariak ere. Zuri-gorriek eta katalanek Kopako finala jokatuko dute maiatzaren 25ean eta Chelseak Bayernen aurka neurtuko ditu indarrak larunbat honetan Txapeldunen Ligako finalean.
ZERRENDA:
ATEZAINAK: Iker Casillas (Real Madril), Pepe Reina (Liverpool) eta De Gea (Manchester United).
ATZELARIAK: Raul Albiol (Real Madril), Jordi Alba (Valentzia), Alvaro Arbeloa (Real Madril), Alvaro Dominguez (Atletico Madril), Nacho Monreal (Malaga), Sergio Ramos (Real Madril), Juanfran (Atletico Madril).
ERDILARIAK: Isco (Malaga), Xabi Alonso (Real Madril), Cazorla (Malaga), Beñat (Betis), Javi Garcia (Benfica), Bruno (Vila-real), David Silva (Manchester City).
AURRELARIAK: Adrian (Atletico Madril), Navas (Sevilla), Negredo (Sevilla) eta Soldado (Valentzia).