Futbola
Bi urtez
Mourinhok 2016. urtera arte berritu du kontratua Real Madrilekin
Erredakzioa
2014. urtera arte zuen kontratua bi urtez luzatu du entrenatzaile portugaldarrak.
-
Jose Mourinho, San Mamesen Liga irabazi zuten momentuan. Argazkia: EFE
Jose Mourinhok 2016. urteko ekainaren 30era arte arte luzatu du Real Madrilekin lotzen duen kontratua Madrileko klubak bere webgunean baieztatu duenez.
Entrenatzaile portugaldarra 2010. urtean iritsi zen Madrilera eta lau urterako kontratua sinatu zuen Real Madrilekin, 2014. urtera arte. Talde merengera iritsi eta bi urte geroago, kontratua bi urtez luzatu du Mourinhok. Portugaldarrak kontratua bere osotasunean bete ezkero, sei urte emango lituzke Real Madrileko entrenatzaile karguan. Madrilen daramatzan bi urteotan Errege Kopako titulu bat eta Ligako beste titulu bat eskuratu ditu 'Mou'k.