Itxi

Futbola

Espainia-Hego Korea

Del Bosquek aldaketak egiten jarraituko du, Hego Korearen aurka

Erredakzioa

Eurokopa jokatzeko deialdian sartu ez diren jokalariak erabili ahal izango ditu Espainiako selekzioko prestatzaileak. Torres eta Mata jokatzeko prest daude.

  • Torres eta Del Bosque. Argazkia: EFE

    Torres eta Del Bosque. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak Eurokopa aurreko bigarren lagunartekoa jokatuko du gaur 20:00etan, Hego Korearen aurka. 1994ko Munduko Txapelketako final-laurdenetan Gamal Al Ghandour epailearen lan kaskarra oraindik gogoan dute espainiarrek eta neurketa lagunartekoa baino gehiago dela esan daiteke. Txapeldunen Ligako garaileek, Juan Matak eta Fernando Torresek jokatzeko aukera izango dute.

Bartzelonako eta Athleticeko jokalariak ez dira norgehiagokan izango, baina Del Bosquek aldaketa taktiko ugari egiteko abagunea izango du.

Espainiak eta Hego Koreak lau neurketa jokatu dituzte guztira. Bi partida Espainiako selekzioak irabazi ditu eta beste biak berdinketak izan dira.