Itxi

Futbola

Ofiziala

Valentziak Herrerin fitxatu du denboraldi amaierara arte

EITB Media

Iago Herrerin atezainak Valentziarekin sinatu du kontratua 2023ko ekainaren 30era arte.

  • Iago Herrerin

    Iago Herrerin, Valentziako elastikoarekin. Argazkia: Valencia CF

Valentziak Iago Herrerin fitxatu du 2022-2023 denboraldi amaierara arte, klubak asteazken honetan (irailak 28) jakinarazi duenez. Bilboko atezainak 2023ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.

Herrerinek bi aste eman ditu Valentziarekin entrenatzen. Jaume Domenechek min hartu eta sei hilabete jokatu gabe emango zituela jakin ondoren hasi zen Iago Herrerin Gattusok zuzentzen duen taldearekin lanean.

Talderik gabe zegoen Herrerin eta fitxaketen merkatua itxita egon arren, beste klub batekin kontraturik ez zuenez, talde valentziarrak Bilboko atezaina fitxatu eta inskribatu du Santander Ligan.

Athleticen jokatu zuen Iago Herrerinek azkenengoz Santander Ligan, eta iragan denboraldian Saudi Arabian egon zen.