Futbola
Pekingo Estadio Olinpikoan
Espainiako Superkopa Txinan jokatuko da 2013tik aurrera
Erredakzioa
United Vansen International Sport enpresarekin hitzarmena sinatu du RFEFk. Hitzarmenak zazpi urteko iraupena izango du eta Txinako Gobernuaren babesa du.
-
Espainiako Superkopa. Argazkia: EFE
United Vansen International Sport enpresarekin hitzarmena sinatu du RFEFk. Akordioak Txinako Gobernuaren eta Pekingo Udalaren babesa du. United Vansen International Sport konpainiak Asian kirol ekitaldiak antolatzen ditu.
Jorge Perez RFEFko idazkari nagusiak Txinan sinatu du akordioa, baina kluben eta Batzar Orokorraren onarpenaren zain dago.
Hitzarmenak zazpi urteko iraupena izango du eta aldeak Superkopa jokatzeko data ezartzeko akordio batera heldu beharko dira.