Itxi

Futbola

Premier League

Julen Lopetegui, Wolverhampton taldeko entrenatzaile berria

A. B. E. | EITB Media

Sevillak kargugabetu egin zuen urriaren 5ean, eta hilabete beranduago kontratua sinatu du Ingalaterrako taldearekin.

  • Julen Lopetegui

    Julen Lopetegui, Sevilla zuzendu zuen azkenpartidan. Argazkia: EFE

Julen Lopetegui da Wolverhamptoneko entrenatzaile berria. Ingalaterrako klubak jakinarazi duenez, Asteasukoak hartuko du taldea zuzentzeko ardura azaroaren 14tik aurrera. Urriaren 5ean Sevillak kargugabetu egin zuen, eta hilabete beranduago, kontratua sinatu du Premier Leagueko (Ingalaterrako liga) taldearekin.

Lopeteguik 56 urte ditu, eta azken hiru denboraldietan Sevilla taldea zuzendu du, besteak beste, Europa LIgako titulu bat lortuta. Entrenatzaile karguan egin duen ibilbidean talde hauek zuzendu ditu: Rayo Vallecano, Real Madril Castilla, Porto eta Real Madril. Gainera, Espainiako selekzioko lehen taldeko hautatzailea izanekoa da, baita gazte mailetakoa ere.

Wolverhampton jaitsiera postuetan da Premier Leagueko sailkapenean, 13 jardunalditan 10 puntu erdietsita, eta bi puntura du salbazioa.