Futbola
54 urte zituela
Manolo Preciado hil da
Erredazkioa
Asteazkenean bertan Vila-realekin fitxatu zuen entrenatzaile kantabriarrak eta aurkezpena ostiralerako aurreikusita zegoen. Bihotzekoak jota hil da.
Manolo Preciado teknikari kantabriarra hil da, goizaldean. Atzo bertan Vila-realekin fitxatu zuen Sportingeko entrenatzaile ohiak eta aurkezpena biharko aurreikusita zegoen. Bihotzekoak jota hil da Preciado 54 urte zituela.
2006. urtean Sportingekin fitxatu zuen eta hurrengo denboraldian igoera lortu zuen. Aurreko denboraldiaren erdialdean bere kargutik kendu zuten eta Javier Clementek hartu zuen bere lekua.
Futbol jokalaria ere izan zen Preciado: Racingen (1978-1982), Linaresen (1982-1984), Mallorcan (1984-1985), Alavesen (1985-1986), Orensen (1986-1987) eta Gimnastica de Torrelavegan (1987-1992).
Manolo Preciadoren ibilbidea (entrenatzailea):
RS Gimnastica de Torrelavega 1995-1996
Real Racing Club de Santander "B" 1996-1997 y 2000-2002
Real Racing Club de Santander 2002-2003
Levante UD 2003-2004
Real Murtzia CF 2004-2005
Real Racing Club de Santander 2005-2006
Real Sporting de Gijon 2006-2012
Vila-real CF 2012-