Itxi

Futbola

Qatar 2022

Simon, Azpilicueta, Guillamon eta Nico Williams, Munduko Txapelketarako Espainiako selekzioaren deialdian

EITB Media

Luis Enrique Martinez Espainiako selekzioko hautatzaileak 26 futbolari deitu ditu 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketarako. Lau euskal jokalari daude deialdian. Zerrendan da Laporte Athleticeko jokalari ohia ere.

  • Espainia

    Espainiako selekzioo aurrelariak 2022ko Munduko Txapelketarako. Argazkia: EFE

Luis Enrique Martinez Espainiako selekzioko hautatzaileak ostiral honetan (azaroak 11) eskaini du deialdia 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketarako. Guztira, lau euskal jokalari deitu ditu: Unai Simon, Cesar Azpilicueta, Hugo Guillamon eta Nico Williams.

Luis Enriqueren deialdian ez dago Iñigo Martinez Athleticeko jokalaria. Ondarroako erdiko defentsa ohikoa zen Espainiako selekzioko hautatzailearen deialdietan, baina ez du izango Munduko Txapelketa jokatzeko aukera. Mikel Merino Realeko futbolaria ez du deitu entrenatzaile asturiarrak, Nafarroako jokalariak azken denboraldietan maila oso ona eman duen arren. Talde txuri-urdineko jokalaria den Mikel Oyarzabal min hartuta dago, eta ez da Munduko Txapelketara joango. Bestalde, Qatar 2022rako deialdian da Aymeric Laporte, egun Manchester Cityko futbolaria den Athleticeko jokalari ohia.

Espainiako selekzioaren deialdia 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketarako:

Atezainak: Unai Simon (Athletic Club), Robert Sanchez (Brighton & Hove Albion), David Raya (Brentford).

Defentsak: Cesar Azpilicueta (Chelsea), Dani Carvajal (Real Madril), Eric Garcia (Bartzelona), Hugo Guillamon (Valencia), Pau Torres (Vila-real), Aymeric Laporte (Manchester City), Jordi Alba (Bartzelona), Jose Gaya (Valentzia).

Erdilariak: Sergio Busquets (Bartzelona), Rodri Hernandez (Manchester City), Gavi (Bartzelona), Carlos Soler (Paris St Germain), Marcos Llorente (Atletico Madril), Pedri Gonzalez (Bartzelona), Koke Resurreccion (Atletico Madril).

Aurrelariak: Ferran Torres (Bartzelona), Nico Williams (Athletic Club), Yeremi Pino (Vila-real), Alvaro Morata (Atletico Madril), Marco Asensio (Real Madril), Pablo Sarabia (Paris St Germain), Dani Olmo (RB Leipzig), Ansu Fati (Bartzelona).