Itxi

Athletic Club

DEBUTA

Nico Williamsek debuta egin du Espainiako selekzio nagusiarekin

EITB MEDIA

Athleticeko jokalariak debuta egin zuen Espainiako selekzio nagusiarekin Suitzaren aurkako porrotean (1-2). 63. minutuan zelairatu zen eta ondo jokatu arren, ezin izan zuen emaitza aldatu.

  • Nico Williams

    Nico Williams Suitzaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Nico Williamsek debuta egin zuen Esapainiako selekzio nagusiarekin Suitzaren aurka jokatutako partidan. Iruindarra 63. minutuan zelairatu zen Pablo Sarabiaren ordez. Hegalekoa zelaira sartzeak mesede egin zion Espainiako selekzioaren jokoari, baina suitzarrek emaitzari eutsi zioten.

Williams aldaketa hirukoitz batean sartu zen zelaira. Luis Enriquek erasoko hirukote osoa aldatu zuen. Borja Iglesias eta Yeremy Pino zelairatu ziren Williams anaietan txikienarekin batera eta Suitzakoak atzean ixtea eragin zuten, nahiz eta Esoainia ez zen emaitza iraultzeko gai izan.

Nico Williams ongi aritu zen bere debutean. 68. minutuan erdiraketa on bat jarri zuen bigarren zutoinera eta ia bere atean sartu zuen gola Suitzako defentsak. Sommerrek gelditu behar izan zuen bi alditan.

Unai Simon eta Cesar Azpilicueta hasierako hamaikakoan jarri zituen Luis Enriquek eta partida osoa jokatu zuten. Simon Emboloren aurkako buruz burukoan nagusi izan zen 17. minutuan. Hugo Guillamonek ez zuen jokatu.