Futbola
Apustuak
Funtik, Fred eta Citta, Eurokopako aztiak
Erredakzioa
Txerri, hudo eta elefante eme batek egingo dituzte aurtengo Eurokopako partiden apustuak hurrengo lau asteetan.
-
Slavek eta Slavko, Eurokopako maskotak. Argazkia: EFE
Funtik, Fred eta Citta dira 2012ko Eurokopako aztiak. Txerria, hudoa eta elefante emea dira, hurrenez hurren. Aurreko Eurokopan, 2088. urtean, Paul olagarroa izan zen apustuak egitearen arduraduna.
Txerriak egunero egingo ditu jardunaldiaren apustuak, ordu berean (13:00etan). Fred hudoa limusinan eraman dute Kiev hiriko Askatasun Enparantzaraino eta Citta “intuizio handiko” elefantea da, Cracoviako zooaren arduradunen arabera.
Gauzak horrela, zaleak Funtik, Fred eta Cittaren apustuen zain egongo dira hurrengo hilabete osoan zehar.