Itxi

Futbola

B Multzoa

Tentsio handiko neurketak 'heriotzaren' multzoan

Erredakzioa

Holandak eta Danimarkak lehen partida jokatuko dute 18:00etan. Bestalde, Alemaniak eta Portugalek debuta egingo dute norgehiagoka interesgarri batean (20:45).

  • Cristiano Ronaldo azken entrenamenduan. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo azken entrenamenduan. Argazkia: EFE

Alemaniak eta Portugalek debuta egingo dute gaur Ukraina eta Poloniako Eurokopan (20:45), B Multzoan. Bi taldeak Kieveko finalean izateko hautagai sendoak dira.

Alemaniako selekzioak hiru Eurokopa irabazi ditu, azkena 1996an, eta azken edizioan finala galdu zuen Espainiaren aurka. Portugal krisi txiki bat igarotzen ari dela ematen du, baina talde indartsua da. Txapelketako lehen partida handia da eta 'heriotzaren' multzoko etorkizuna erabakitzeko funtsezkoa izango da.

Mario Gomez Bayern Municheko aurrelaria eta Cristiano Ronaldo Real Madrileko izarra erabakigarriak izan daitezke. Portugalgo aurrelariak Txapeldunen Ligako porrotaren ostean mendekua hartzeko aukera du.

Ustezko hamaikakoak:

Alemania: Neuer; Boateng, Mertesacker, Badstuber, Lahm; Schweinsteiger, Khedira; Muller, Ozil, Podolski; Mario Gomez.

Portugal: Rui Patricio, Joao Pereira, Bruno Alves, Pepe, Coentrao; Nani, Meireles, Veloso, Moutinho, Cristiano Ronaldo; Postiga.

Holanda-Danimarka

Bestalde, Holandak eta Danimarkak lehenago neurtuko dituzte indarrak (18:00). Lau talde indartsuko multzo parekatu honetan porrot batek kanpoan geratzea ekar dezake.

Ustezko hamaikakoak:

Holanda: Stekelenburg; Van der Wiel, Heitinga, Bouma, Willems; Van Bommel, Sneijder, De Jong; Robben, Van Persie, Afellay.

Danimarka: Andersen; Jacobsen, Kjaer, Agger, Simon Poulsen; Eriksen, Kvist, Zimling; Krohn-Dehli, Bendtner, Rommedahl.