Futbola
Eztabaida
Kongresuak ez du onartu Kirolaren Legea aldatzeko proposamena
Erredakzioa
PPren eta gainontzenko alderdien botoekin ezezkoa eman diote Valentziako Gorteek egindako eskaerari. Edozein kirol ekitalditan Espainiari zuzendutako "irainak" zigortzea proposatzen zuten.
Kongresuak ezezkoa ematea erabaki du Valentziako Gorteek egindako Kirolaren Legea aldatzeko proposamenari. PPren eta gainontzeko alderdien botoekin bertan behera utzi dute Kirolaren Legea aldatzearen inguruko eztabaida.
Athleticek eta Bartzelonak 2012ko maiatzan jokatutako Errege Kopako finalean Espainiako ereserkiari txistu egin izanaren harira, Valentziako Gorteek Kirolaren Legea aldatzeko eztabaida proposatu zuten Espainiari zuzenduta doazen “irainak” zigortzeko. David Serra Valentziako PPko diputatua izan zen proposamenaren bultzatzaile nagusia.
Miriam Blasco diputatuak adierazi du proposamena bertan behera uztea eskatu diotela David Serrari.