Itxi

Futbola

D multzoa

Ingalaterra eta Frantzia, final-laurdenetarako txartelaren bila

Erredakzioa

Ingelesek puntu bat baino ez dute behar Ukrainaren aurka eta Frantziak eskura ditu final-laurdenak dagoeneko txapelketatik at dagoen Suediaren kontra.

  • Ukrainako selekzioa. Argazkia: EFE

    Ukrainako selekzioa. Argazkia: EFE

Gaur D multzoko hirugarren jardunaldia jokatuko da Eurokopan. Ingalaterrak Ukrainaren aurka neurtuko ditu indarrak eta partida horretan final-laurdenetarako txartela jokoan izango dute biek.

Ingelesek puntu bat baino ez dute behar, baina Ukraina anfitrioiak garaipena beharrezko du. Wayne Rooney jokatzeko prest dago eta Ukrainan Andriy Shevchenko jokalarian dute jarrita itxaropen osoa.

Ustezko hamaikakoak:

Ingalaterra: Hart; Johnson, Terry, Lescott, Cole; Gerrard, Parker; Walcott edo Milner, Rooney, Young; Welbeck.

Ukraina: Pyatov; Selin, Khacheridi, Mikhalik, Gusev; Konoplianka, Tymoschuk, Yarmolenko, Nazarenko, Voronin, Shevchenko edo Devic.

Epailea: Viktor Kassai (HUN).
Ordua: 20.45
Futbol-zelaia: Donbass Arena (Donetsk).

Jardunaldiko beste partida Frantziak eta Suediak jokatuko dute. Frantziarrak dagoeneko txapelketatik kanpo dagoen Suediaren aurka arituko dira eta Eurokopako final-laurdenak eskura dituzte.

Ustezko hamaikakoak:

Suedia: Wiland; Martin Olsson, Mellberg, Jonas Olsson, Granqvist; Svensson, Källström; Toivonen, Ibrahimovic, Wilhemsson; eta Hysen edo Rosenberg.

Frantzia: Lloris; Debuchy, Rami, Mexes, Clichy; A. Diarra, Cabaye, Menez, Nasri, Ribery; eta Benzema.

Epailea: Pedro Proença (POR)
Futbol-zelaia: Olinpiar Estadio (UKR)
Ordua: 20.45.