Futbola
Gaur 20:45ean
Alemania handia, amets egiten jarraitu nahi duen Greziaren aurka
Erredakzioa
Alemaniak titulua irabazteko faboritoetako bat dela argi eta garbi erakutsi du orain arte eta Greziak, ordea, ezustean lortu zuen final-laurdenetarako txartela.
-
Alemaniako selekzioa, entrenatzen. Argazkia: EFE
Alemaniako eta Greziako selekzioek elkarren aurka jokatuko dute ostiral honetan (20:45ean, Gdansk Arenan) Eurokopako final-laurdenetako neurketan.
Alemania iragarpenak betetzen ari da eta titulua irabazteko faboritoetako bat dela argi eta garbi erakutsi du. Multzoen fasean hiru garaipen lortu dituen selekzio bakarra da eta bere jokoa bikaina izaten ari da.
Greziak, ordea, ezustean eskuratu du final-laurdenetarako txartela. Azken jardunaldian Errusia gainditu zuten errusiarrek eta amets egiten jarraitu nahi dute.
Ustezko hamaikakoak:
Alemania: Neuer, Lahm, Hummels, Badstuber, Bender, Kedhira, Schweinsteiger, Podolski, Ozil, Müeller eta Mario Gomez.
Grezia: Sifakis, Torosidis, Papadopoulos, Papastathopoulos, Tzavellas, Katsouranis, Maniatis, Salpingidis, Makos, Samaras eta Gekas.
Epailea: Tamir Skomina (Eslovenia).
Futbol-zelaia: Gdansk Arena.
Ordua: 20.45.