Itxi

Futbola

Gaur, 20:45ean

Ingalaterrak eta Italiak, Alemaniaren aurka jokatu nahi dute

Erredakzioa

Ingelesek eta italiarrek finalerdietarako txartela bilatuko dute Kieven. Finalerdietan Alemania indartsua izango da sailkatuaren aurkaria.

  • Balotelli eta Bonucci. Argazkia: EFE

    Balotelli eta Bonucci. Argazkia: EFE

D multzoko lehenengo postuan sailkatuta, Ingalaterra konfiantzarekin helduko da final-laurdenetara. Italiak partida kaskarra jokatu zuen Irlandaren aurka, baina Prandelliren mutilek C multzoko bigarren postua eskuratu zuten. Italiako selekzioko entrenatzaileak aldaketa ugari egingo ditu hasierako hamaikakon, eta Hodgsonek Ukrainaren aurka jokatu zuten gizonengan konfiantza izaten jarraituko du.

Ingalaterrako prestatzaileak Theo Walcott berriro aulkian utziko du. Arsenal taldeko jokalaria oso garrahntzitsua izan zen Suediaren aurkako garaipena lortzeko, baina hasierako hamaikakoan Milner zelairatuko da.

Cesare Prandellik aldaketa ugari egingo ditu. Terry eta Lescott zentralekin lehiatzeko Antonio Di Natale txikiaaren ordez Mario Balotelli jarriko du. Gainera, Chiellinik lesionatuta jarraitzen du, eta defentsan Balzarettik, Bonuccik, Barzaglik eta Abatek jokatuko dute. Montolivo Mottaren ordez sartu daiteke hasierako hamaikakoan.

Ustezko hamaikakoak:

Ingalaterra: Hart; Johnson, Terry, Lescott, Cole; Gerrard, Parker, Milner, Young; Rooney eta Welbeck.

Italia: Buffon; Balzaretti, Bonucci, Barzagli, Abate; De Rossi, Pirlo, Montolivo, Marchisio; Balotelli, Cassano.