Itxi

Futbola

Omenaldia

Aiegik Javi Martinez omendu du Eurokopa eskuratu eta gero

Erredakzioa

Athleticeko erdilariak Aiegiko bandera jantzi zuen berdegunean Eurokopako finaleko garaipena ospatzeko.

02:47
Javi Martinezek Aiegin omenaldi beroa jaso du
Aiegiko agintariek eta bizilagunek Javi Martinez herrikidea omendu dute gaur. Jokalari nafarra egun batzuko atsedena hartzen ari da herrian Polonia eta Ukrainako Eurokopatik itzuli ostean.

Athleticeko erdilariak Aiegiko bandera jantzi zuen berdegunean Eurokopako finaleko garaipena ospatzeko.

Nafarroara heldu eta ordu gutxira, garaipena ospatzeko aukera izan zuen; izan ere, Lizarran bere izena daraman futbol campusan egon zen haurrekin.

Bileran umeek egindako hainbat galderei erantzun zien jokalari zuri-gorriak. Gainera, 2012ko Eurokopako Urrezko Domina erakutsi zien haurrei.

Luis Milla hautatzaileak Martinez Londresko Olinpiar Jokoetan jokatzeko deialdian sartu du.