Itxi

Futbola

OSATUTA

Alexia Putellasek medikuaren alta jaso du bederatzi hilabete ondoren

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bartzelonako aurrelaria 2022ko uztailaren 5ean izandako ezker belauneko lesio larritik sendatu da. Asteazken honetan medikuaren alta jaso eta gero, Txapeldunen Ligako finalaurreko itzuliko neurketan itzul daiteke, Chelsearen aurka, Camp Noun.

  • Alexia Putellas. Argazkia: EFE.

    Alexia Putellas. Argazkia: EFE.

Alexia Putellas Bartzelonako kapitainak medikuaren alta jaso du asteazken honetan ezker belaunean izan zuen lesio larritik sendatuta dagoelako, eta baliteke talde katalanak ostegun honetan Chelsearen aurka jokatuko duen Txapeldunen Ligako finalerdietako itzulerako deialdian sartzea.

Urrezko Baloiaren azken bi ediziotako txapelduna zerbitzu medikuen oniritzia jasotzeko zain zegoen, 2022ko uztailaren 5ean, Espainiako selekzioarekin, ezker belauneko lotailu gurutzatuan lesioa izan ostean.

Duela bederazi hilabete egin zioten ebakuntzaren ondoren, Alexia martxoaren amaieran hasi zen taldearekin lanean, eta azken astean taldekideen erritmo berean entrenatu da.

Asteazkenera arte, hau da, Chelsearen bisita jaso aurretik talde katalanak egindako azken entrenamendua amaitu arte, klubeko zerbitzu medikuek ez diote alta baieztatu.

Putellasen berreskuratze prozesua luzea izan da, hain zuzen ere bederatzi hilabete eta 21 egun behar izan ditu belauneko lesio larria sendatzeko.

Horrela, Bartzelonako aurrelaria Jonatan Giraldez entrenatzailearen esanetara dago, baina oraindik azken horrek ez du jakitera eman Chelsearen aurkako neurketarako deialdia.