Futbola
Finala
Corinthians, Libertadores Kopako txapeldun
Erredakzioa
Brasilgo taldeak Boca Juniors 2-0 hartu du mendean, finalean. Emersonen golek garaipena eman diote Corinthiansi. Brasilgo talde handiak bost hamarkada behar izan ditu kopa bereganatzeko.
-
Corinthians, Libertadores Kopako txapelduna. EFE
Corinthians: Cassio; Alessandro, Chicao, Leandro Castan, Fabio Santos; Ralf, Paulinho, Danilo, Alex (87. minutua, Douglas); Jorge Enrique (90. minutua, Wallace) eta Emerson (90. minutua, Liedson).
Boca Juniors: Agustin Orion (32. minutua, Sebastian Sosa); Franco Sosa, Rolando Schiavi, Matias Caruzzo, Clemente Rodriguez; Pablo Ledesma (65. minutua, Dario Cvitanich), Leandro Somoza, Walter Erviti; Juan Roman Riquelme; Pablo Mouche (81. minutua, Viatri) eta Santiago Silva.
Golak: 1-0, 53. minutua: Emerson. 2-0, 71. minutua: Emerson.
Corinthians Brasilgo talde historiakok bere aurreneko Libertadores Kopa irabazi du gaur, Boca Juniorsi finalean 2-0 irabazita. Partida gogorra izan da, baina Emersonen bi jokaldik neurketa erabaki dute. Brasilgo talde handiak bost hamarkada behar izan ditu kopa bereganatzeko.
33 urteko Emersonek finala erabaki du bigarren zatian. Geldikako jokaldi batean jaurtiketa hurbil-hurbiletik egin eta baloia sareetan kokatu du. Geroago baloi bat zelai erdian lapurtu eta barnekaldi ikusgarria egin du gola sartzeko.
Corinthians porrokatuari garaipena eman diote bi golek. Brasilgo taldeak norgehiagokan agindu, zentzuzko partida jokatu eta Juan Roman Riquelme indargabetu du. Joaneko neurketan (1-1), iragan astean, Riquelme erabakigarria izan zen. Porrotaren ostean Boca utziko duela iragarri du Riquelmek.