Itxi

Futbola

Teknologia

FIFAk futbolean teknologia erabiltzeari ateak ireki dizkio

Erredakzioa

Baloian sartutako txip batek eta ateetan kokatutako kamerek zalantzazko golak uxatuko dituzte.

  • Mugimendu-sentsoreak, atean. Argazkia: EFE.

    Mugimendu-sentsoreak, atean. Argazkia: EFE.

International Football Association Boardek (IFAB), futboleko arauak erabakitzen dituen erakundeak, goleko marran teknologia erabiltzea onartu du, atean gertatutako jokaldietan polemika desagerrarazteko asmoz.

Tokioko Kluben Munduko Txapelketan erabiltzen hasiko da, azken probak bukatzen direnean. Baloian txip bat sartuko dute eta ateetan kamerak jarriko dituzte. Teknologia hori goleko jokaldi zalantzagarrietan bakarrik erabiliko da.

IFABek, lau federazio britainiarrek eta FIFAk osatuta, ateetako epaileak ere onartu ditu; dagoeneko Txapeldunen Ligan, Europa Ligan eta Eurokopan erabili dira.