Itxi

Futbola

RFEFren Batzarra

Mourinhoren eta Tito Vilanovaren zigorrak bertan behera geratu dira

Erredakzioa

Emilio Garcia Espainiako Futbol Federazioko jarduera juridikoen arduradunak azaldu du baliorik gabe geratzen direla lau partidara arteko zigorrak eta futbol zelaien itxierak.

  • Angel Maria Villar, RFEFko presidentea. Argazkia: EFE

Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidenteak iazko zigorrak bertan behera uzteko neurriak jakitera eman ditu astearte honetan. Horrenbestez, Jose Mourinhori eta Tito Vilanovari ezarritako zigorrak baliorik gabe utzi dituzte, ez horrela Dani Benitezi (Granada) ezarritako zigorra.

Emilio Garcia Espainiako Futbol Federazioko jarduera juridikoen arduradunak azaldu du baliorik gabe geratzen direla lau partidara arteko zigorrak eta futbol zelaien itxierak, baina lau partidutik gorako zigorrek ez dutela barkamenik izango ere gaineratu du.

Jose Mourinhok eta Tito Vilanovak istiluak izan zituzten iazko Espainiako Superkopan. Mourinhok hatzamarra begian sartu zion Vilanovari. Bartzelonako entrenatzaile berriak buruan kolpea eman zion Real madrileko entrenatzaileari. Biak zigortuak izan ziren; Mourinhori bi partidako zigorra ezarri zioten eta partida bakarrekoa Tito Vilanovari.