Itxi

Futbola

Santander Liga

Benzemak ez du Real Madrilen jarraituko

EITB Media

Karim Benzema jokalari frantziarrak Real Madril uztea erabaki du. Hala, amaiera eman dio Madrilgo taldean emandako 14 denboraldiko ibilbideari.

  • Karim Benzema

    Karim Benzema. Argazkia: EFE

Karim Benzemak ez du Real Madrilen jarraituko, Madrilgo klubak igande honetan, ekainaren 4an, jakinarazi duenez. Hala, aurrelari frantziarrak amaiera eman dio 14 denboraldiko ibilbideari.

Benzema 2009an fitxatu zuen Madrilgo taldeak Olympique Lyonetik. Ordutik, 14 denboralditan, 25 titulu irabazi ditu Real Madrilekin: bost Txapeldunen Liga, bost Kluben Munduko Txapelketa, lau Europako Superkopa, lau Liga, hiru Errege Kopa eta lau Espainiako Superkopa.