Futbola
Adierazpenak
Urrezko Baloia Xavik edo Iniestak irabaztea nahi du Messik
Erredakzioa
"Biek merezita dute", adierazi du Leo Messi FC Bartzelonako jokalari argentinarrak prentsaurrekoan.
-
Leo Messi. Argazkia: EFE
2011ko Urrezko Baloia Xavi Hernandezek edo Andres Iniestak irabaztea nahi du Leo Messi argentinarrak. "Biek merezita dute, orain arte egindako guztiagatik. Baina oraindik asko falta da", adierazi du Messik.
"Ez dakit saria nola baloratzen duten, baina erabakigarria da garrantzi handiko tituluak irabaztea. Sei hilabete falta dira eta gauza asko gerta daitezke, baina saria FC Bartzelonan geratzea gustatuko litzaidake", gaineratu du.