Futbola
EA SPORTS LIGA
Shon Weissman israeldarra ez da Iruñean izango, segurtasun arrazoiengatik
Agentziak | EITB MEDIA
Granada taldeko aurrelariak ez du inolako arazo fisikorik, baina segurtasun arrazoiak direla eta, etxean geratu da, agintariek aholkatuta.
-
Weissman artxiboko argazki batean, Osasunaren eta Valladoliden arteko partida batean. EITB MEDIA
Shon Weissman Granada taldeko aurrelari israeldarra bere taldeak ostiral honetan Sadarren Osasunaren aurka jokatuko duen partidarako deialditik kanpo geratu da, segurtasun arrazoiak direla eta, agintariek aholkatuta.
Granadak 21 jokalari eraman ditu Iruñera. Deialdi ofizialaren berri eguerdian eman du klubak, eta berritasun nagusia Weissmanen baja izan da.
Aurrelari israeldarrak ez du inolako arazo fisikorik, baina segurtasun arrazoiak direla eta, Granadan geratu da. Israelen eta Hamas talde armatuaren arteko borrokak eragin du agintariek gomendio hori eman izana.
Bestalde, Raul Fernandez atezaina, Jesus Vallejo erdiko atzelaria eta Famara Diedhiou aurrelari senegaldarra ere bajan daude Andaluziako taldean.