Itxi

Futbola

Heriotza

Bobby Charlton Ingalaterrako futboleko mitoa hil da

Agentziak | EITB Media

Manchester Unitedeko jokalari ohiak hiru liga eta Europako Kopa bat irabazi zituen 'Deabru Gorriekin'. Gainera, erabakigarria izan zen Ingalaterrak 1966an irabazitako Munduko Txapelketan. Charlton 86 urte zituela zendu da.

  • Sir Bobby Charlton

    Sir Bobby Charlton. Argazkia: EFE

Bobby Charlton Ingalaterrako futboleko mitoa hil da, gaur, urriak 21, 86 urte zituela, Charltonen familiak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez. Gaixorik egon da azken urteetan, eta 2020an dementzia diagnostikatu zioten.

Elizabeth II.a erreginak sir titulua eman zion 1994an. 106 partida jokatu zituen Ingalaterrako selekzioarekin, eta 49 gol sartu zituen guztira. Gainera, Ingalaterrako hiru liga (Premier League) eta Europako Kopa bat irabazi zituen Manchester United taldearekin.