Itxi

Futbola

Itzulera handia

Espainiak mendean hartu du Italia (1-0) Nazioen Ligan, Jenni Hermosok sartutako golari esker

Agentziak | EITB Media

Madrilgo jokalaria Espainiako selekziora itzuli da Munduko Txapelketa irabazi eta 'Rubiales auzia'ren polemikaren ostean. Bere taldeari garaipena eman dion gola sartu du, 89. minutuan.

  • Jennifer Hermoso

    Jennifer Hermoso, ITaliari sartitako gola ospatzen, taldekideekin batera. Aergazkia: EFE

Jennifer Hermosok sartutako gol batek garaipena eman dio Espainiari Italiaren aurka (1-0) Nazioen Ligan. 33 urteko madrildarra Espainiako selekziora itzuli da, Munduko Txapelketa irabazi ostean.

Hermoso 67. minutuan zelairatu da, Mariona Caldenteyren ordez. Berdegunean 22 minutu zeramatzanean, 89an, gol erabakigarri sartu du. Munduko Txapelketa irabazi eta 'Rubiales auzia'ren ondorioz sortu zen polemikaren ostean, Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiak sari banaketan eman zion musua dela eta, Jenni Hermoso ez zen egon Montse Tomeren lehen deialdian, baina hautatzaileak deialdi honetan sartu du, eta ezin hobeto itzuli da.

Bestalde, euskal jokalariei dagokienez, Lucia Garcia titular izan da, eta atsedenaldian ordezkatu du Athenea del Castillok; Oihane Hernandez, aldiz, 79. minutuan zelairatu da, Olga Carmonaren ordez.

Fitxa teknikoa:

0 - Italia: Laura Giuliani; Elisa Bartoli (Giacinti, 90. min), Martina Lenzini, Elena Linari, Lisa Boattin; Lucia Di Giuglielmo, Aurora Galli (Bergamaschi, 72. min), Arianna Carusa, Barbara Bonansea (Cambiaghi, 72. min); Agnese Bonfantini (Benedetta Glionna, 61. min) eta Cristiana Girelli (Greggi, 72. min).

1 - Espainia: Cata Coll; Ona Batlle, Laia Alexandri, Laia Codina, Olga Carmona (Oihane Hernández, 79. min); Alexia Putellas, Aitana Bonmatí, Teresa Abelleira (Gabarro, 94. min); Mariona Caldentey (Jenni Hermoso, 67. min), Lucía García (Athenea del Castillo, 46. min) eta Esther González (Salma Paralluelo, 46. min).

Gola: 0-1, 89. min; Jennifer Hermoso.

Epailea: Alina Pesu (Errumania). Txartel horia atera die Tere Abelleira (36. min) eta Jenni Hermoso (93. min) Espainiako selekzioko jokalariei.