Itxi

Futbola

8. jardunaldia

Realak, Eibarrek eta Athleticek porrot egin dute F Ligako asteburuko partidetan

EITB MEDIA

Realak 7-1 galdu zuen Real Madrilen kontra, Eibarrek 3-0 Atletico Madrilen aurrean eta, azkenik, Athleticeko neskek ere ezin izan zioten Madrid CFFri irabazi, etxean 1-2 galduta.

1:07
Hanna Lunqvist eta Esperanza Pizarro, partidako jokaldi batean

Ez da asteburu ona izan F Ligan jokatzen duten euskal taldeentzat, ez baitute punturik lortu. Realak 7-1 galdu zuen Real Madrilen kontrako norgehiagokan, madrildarrek hasieratik bukaerara menderatutako partidan. Nerea Eizagirrek egin zuen Realaren gola, lehen zatiaren amaieran; Athenea del Castillo (2), Bruun, Raso, Rocio, Oroz eta Feller izan ziren Real Madrileko golegileak.

Eibarrek ere galdu zuen, larunbatean, Atletico Madrilen aurrean. Laugarren minutuan, Sheilak sartutako gol batek ireki zuen markagailua, madrildarren alde. Ondoren, Eva Navarrok eta Sheilak berriz, bigarren zatian, ipini zuten hiru eta hutsekoa. Punturik gabe itzuli ziren, beraz, Yerai Martinek zuzentzen dituen neskak.

Azkenik, Athleticek porrot egin zuen, denboraldi honetan etxean lehen aldiz, igandean, Madrid CFFren aurka. Nahiz eta zuri-gorriak irabazten hasi, 13. minutuan, Clara Pinedoren gol olinplikoari esker, Madrilek partida berdindu zuen, Karenen beste gol olinpiko baten bidez, eta, 80. minutuan, Libranek sartu zuen bat eta bikoa.

0:32

Sailkapenari dagokionez, hamargarren dago Reala, hamar punturekin; Athletic du atzetik, 9 puntu lortuta. Eibar, berriz, hamalaugarren lekuan dago, 4 puntu baino ez dituelako.

F Ligako sailkapena

F Ligako sailkapena