Futbola
Heriotza
Franz Beckenbauer jokalari eta entrenatzaile ohia hil da 78 urterekin
eitb media
Beckenbauer Alemaniako futbolaren legenda nagusitzat hartzen da, 1974an munduko txapeldun izan baitzen jokalari gisa eta 1990ean entrenatzaile gisa.
-
Franzz Beckenbauer. Argazkia: EFE
Franz Beckenbauer Alemaniako jokalari eta entrenatzaile ohia 78 urte zituela hil da astelehen honetan, urtarrilaren 8an, bere familiako iturriek jakitera eman dutenez.
Beckenbauer Alemaniako futbolaren legenda nagusitzat hartzen da, 1974an munduko txapeldun izan baitzen jokalari gisa eta 1990ean entrenatzaile gisa. Gainera, Europako Kopa hiru aldiz irabazi zuen Bayernekin eta Eurokopa bat Alemaniarekin.
Azken urteetan bizitza publikotik erretiratuta egon da osasun arazoengatik.