Itxi

Futbola

F LIGA

F Ligako Eibar-Reala derbia, zuzenean, igande honetan, eitb.eus-en eta ETB1en

O. Z. A. | EITB Media

Norgehiagoka Unben jokatuko da, 12:00etan. Lehen itzuliko partidan, donostiarrak 3-0 gailendu ziren.

  • Realaren eta Eibarren arteko lehen itzuliko partidaren argazkia.

    Realaren eta Eibarren arteko lehen itzuliko partidaren argazkia.

Realak eta Eibarrek F Ligan elkarren aurka jokatuko duten derbia zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en. Armaginen eta donostiarren arteko neurketa igandean jokatuko da, 12:00etan, Unben.

Etxekoak hamabigarren postuan daude, jaitsiera postuetatik sei puntura. Iaz F Ligara igo ondoren, Yerai Martinek zuzentzen duen taldeak mailari eustea du helburu. Reala, berriz, goranzko bidean da, denboraldi hasiera gorabeheratsua izan ondoren. Zazpigarren postuan dago, eta Madril CFFren kontra bana berdintzetik dator.