Itxi

Futbola

Reala-Athletic

Realarentzat Emakumezkoen Euskal Herriko II. Futbol Kopa

Donostiako taldeak 2-0 irabazi dio Athletici Besainen. Txuri-urdinen golak Naiara Beristainek eta Marina Agouesek eskuratu dituzte.

  • Reala. Argazkia: ehkirola

    Reala. Argazkia: ehkirola

Beasaingo Loinatz futbol zelaian jokatu den partidan txuri-urdinak 2-0 nagusitu zaizkie talde zuri-gorriari. Hasiera hasieratik Reala izan da nagusi jokoan eta 15. minutuan Naiara Beristainek egindako gol batez bidez markagailuan aurreratu dira. Hortik aurrera talde biek izan dituzte gola egiteko aukerak baina azken minutuetan Realak 2-0koa egin arte ez da aldaketarik egon markagailuan. Gauzak honela, Reala Emakumezkoen Euskal Herriko II. Futbol Koparekin egin da.

Jende asko gerturatu da Beasainera Euskal Herriko II. Kopako finala ikustera. Harmailetan egon den giroak, partida hau, aurredenboraldiko beste partida bat baina zerbait gehiago dela erakusten zuen.

Reala hasiera hasieratik izan da jokoaren jabe, etxean bezala sentitu dira txuri-urdinak eta honek partidako lehen minutuetan aukera garbiak izatea ekarri du. Azkenean 15. minutuan Naiara Beristainek 1-0koa jarri du markagailuan. Hortik Aurrera Reala jokoaren jabe izan bada ere, bi taldeek izan dituzte markagailua aldatzeko aukerak, bietako inork golik egiterik lortu ez badu ere.

Bigarren zatian Athletic askotan gerturatu da Cristina Cornejoren atera, baina honek bere lana bikain burutu eta ez du markagailuan berdinketa ipintzerik utzi. Athletic jo eta ke ibili da golaren bila baina azkenean Realeko Marina Agoües izan da markagailuan azken 2-0koa jarri
duena.

Azkenean Reala garaile Loinatzen, denboraldiko lehen tituluarekin egin dira honela txuri- urdinak. Honenbestez, Euskal Herriko II. Kopako palmaresean talde zuri-gorria berditu dute gipuzkoarrek.

Jokalari Aparta saria Kopa guztian zehar maila ederra erakutsi duen Itxaso Uriarte txuri- urdinarentzat izan da.