Futbola
Real Madril-Bartzelona
Superkopa eskuratzeko azken lehia
Erredakzioa
Bartzelonak gol bateko abantailarekin ekingo dio asteazken honetan Santiago Bernabeun jokatuko den itzulerako partidari. Blaugranek, 3-2 irabazi zuten joaneko partida.
-
Messi, Coentrao eta Cristiano Ronaldo Superkopako joaneko partidan. Argazkia: EFE
Bartzelonak abantailarekin ekingo dio itzulerako partidari, joaneko norgehiagokan 3-2 irabazi baiztuen. Barçak eta Real Madrilek ez zuten maila goreneko ikuskizunik eskaini. Bi taldeek argi utzi zuten ez daudela sasoi betean.
Barçaren aldetik Puyol baja izango da min hartu baitzuen Osasunaren aurkako partidan. Alex Song, ordea, jokatzeko prest egongo da Tito Vilanovak hala erabakitzen badu. Real Madrilek albiste onekin ekingo dio partidari. Pepe baja izan zen joaneko partidan, eta itzulerakoan jokatzeko prest egongo da. Bestalde, Luka Modricek ere minutu batzuk jokatzeko aukera izan dezake. Jokalaria kroaziarra astelehenean fitxatu zuen Real Madrilek, eta transferra jaso du astearte honetan.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso; Di Maria, Özil, Cristiano Ronaldo; eta Benzema.
Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Mascherano, Adriano; Sergio Busquets, Xavi, Iniesta; Alexis, Messi eta Pedro.
Epailea: Mateu Lahoz.
Zelaia: Santiago Bernabeu.
Ordua: 22.30ean.