Itxi

Futbola

LaLiga EA Sports

Real Madril, ligako txapeldun

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelonak Gironaren etxean jasotako porrotak titulua eman die madrildarrei txapelketa amaitzeko lau jardunaldiren faltan.

  • Real Madrilek bere 36. liga txapelketa irabazi du

    Real Madrilek bere 36. liga txapelketa irabazi du. Argazkia: Efe.

Real Madrilek bere 36. Liga txapelketa irabazi du liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan, Cadizen aurka lortutako garaipenari (3-0) eta Bartzelonak Gironaren etxean jasotako porrotari esker (4-2).

Madrildarrak nagusi izan dira aurtengo ekitaldian, 34 jardunalditan 87 puntu lortuta. 13 puntuko aldea dute Gironarekin, eta 14koa Bartzelonarekin. Ondorioz, titulua berretsi dute liga amaitu baino 22 egun lehenago.

Historia osoan hiru aldiz bakarrik irabazi dute titulua, txapelketa amaitzeko bost jardunaldiren faltan: 1960-61, 1962-63 eta 1974-75 denboraldietan.

Ligako palmaresari dagokionez, Real Madril da txapelketa gehien irabazi dituen taldea (36), Bartzelonak 25 aldiz irabazi du eta Atletico Madrilek, berriz, 11 aldiz.