Itxi

Futbola

LaLiga Hypermotion

Amorebietak hutsean berdindu du Espanyolekin eta salbazioaren ametsari eusten dio

EITB MEDIA

Bi taldeek aukerak izan dituzte gola egiteko. Amorebietak azken jardunaldiko prtida irabazi behar du Anduvan, Mirandesen aurka, mailari esuteko.

  • Dorrio, Espanyolen aurkako partidan

    Dorrio, Espanyolen aurkako partidan. Argazkia: SD Amorebieta

Amorebietak eta Espanyolek hutsean amaitu dute Lezaman jokatutako Hypermotion Ligako 41. jardunaldiko partida.

Lehen minutuetan kataluniarrek izan dute baloiaren jabetza, baina gol aukera argirik sortu gabe. 20. minutuan, bizkaitarrek aukera bikoitza izan dute, Josue Dorrioren bidez, baina baloia ez da Espanyolen atean sartu.

29.ean, Kwasi Sibok baloia eskuarekin desbideratu du area ertzean eta epaileak falta adierazi du. Martin Braithwaitek zuzenean jaurti du, eta Magunagoitiak bikain erantzun dio baloia desbideratuz.

Atsedenaldiaren atarian, bizkaitarrek arriskua sortu dute Espanyolen arean, Morcillok eta Dorriok aukerak izan dituzte, baina markagailuko emaitza ez da aldatu.

Bigarren zatian, jokoa biziagoa izan da, eta bi taldeak erraz iritsi dira aurkariaren ate inguruetara.

53. minutuan, Espanyolek aukera argia izan du Pere Millak buruarekin egindako erremate batean, baina baloia Magunagoitiak ondo harrapatu du.

60.ean, Espanyolek gola egin du Puadoren bitartez, baina epaileak baliorik gabe utzi du jokoz kanpo posizioagatik. 66.ean, Keidi Barek oso gertu izan du gola, baina bere errematea kanpora joan da, oso gutxigatik, bizkaitarren ateko zutoina laztanduz.

82. minutuan, Dorriok gola egin du baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokoaz kanpoko posizioa adierazita.

Garaipena, bai ala bai

Emaitza honen ondorioz, Jandroren taldeak ezinbestekoa du azken jardunaldian Anduvan Mirandesen aurka jokatuko duen patida irabaztea, datorren denboraldian Bigarren Mailan jarraitzeko.

Fitxa teknikoa

0 - Amorebieta: Magunagoitia; Alvaro Nuñez, Bustinza, Etxeita, Gaya, Lasure; Sibo, Moran (Yriarte, 70. min); Dorrio (Edwards, 84. min), Morcillo (Jorge Mier, 70. min) eta Unzueta (Jauregi, 70. min).

0 - Espanyol: Joan Garcia; Omar El Hilali, Calero (Sergi Gomez, 74. min), Cabrera; Antoniu Roca (Salvi Sanchez, 46. min), Bare, Aguado, Pere Milla (Brian Olivan, 84. min); Puado (Lazo, 84. min); Keita Balde (Gaston, 61. min) eta Braithwaite.

Epailea: Damaso Arcediano Monescillo (Gaztela Mantxako batzordekoa). Txartel horia atera dio Amorebietako Sibo jokalariari (75. min).