Futbola
Txostena
Espainiako futbola ekonomikoki itota dago
Erredakzioa
"Espainiako liga ez da hazten ari, bi klubek egin dute aurrera soilik: Barçak eta Real Madrilek, gainerakoak orain dela bost urte bezala daude. Espainiako futbola hiltzen ari da", azaldu du ikerketak.
-
Argazkia: EFE
"Espainiako liga ez da hazten ari, bi klubek egin dute aurrera soilik: Barçak eta Real Madrilek, gainerakoak orain dela bost urte bezala daude. Espainiako futbola hiltzen ari da. Bost bat urte geratzen zaizkiola uste dut, eta futbol-zelaiek arrazoia ematen ari didate. Espainiako futbolak ez du xarmarik", azaldu du Gay de Liebanak Bartzelonan emandako hitzaldian.
Txostenak Europako futboleko bost liga nagusi aztertu ditu: Ingalaterrakoa, Alemaniakoa, Espainiakoa, Italiakoa eta Frantziakoa. Guztien artean ekonomikoki bidegaragarriena Alemaniako Bundesliga da; izan ere, futbol-zelaiak lepo betetzen dira partida guztietan. Ingalaterrako Premier League-ako mitoa behera bota du azterketak.