Futbola
2014ko Brasileko Munduko Kopa
Espainiak eta Frantziak I multzoko lidergoa dute jokoan
Erredakzioa
Bi selekzio hauek multzoko liderrak dira seina punturekin. Astearte honetan jokatuko da partida, 21:00etan.
-
Monreal, Javi Martinez, Beñat, Valdes eta Cazorla Espainiak Las Rozan egindako entrenamenduan. Argazkia: EFE
Frantziak eta Espainiak orain arte jokatutako bi partidak irabazi dituzte. Frantziarrek 0-1 irabazi zioten Finlandiari, eta 3-1eko emaitzarekin garaitu zuten Bielorrusia. Espainiak, aldiz, 0-1 irabazi zion Georgiari, eta 0-4ko emaitzarekin irabazi zion Bielorrusiari.
Frantziarrek Chantome, PSGko erdialiaren baja izango dute partida honetarako. Espainian Sergio Ramos da zalantza nagusia. Real Madrileko erdiko defentsa min hartuta dago, eta Vicente Del Bosquek argi utzi du, ondo ez badago ez duela jokatuko.
Ustezko hamaikakoak:
Espainia: Casillas; Arbeloa, Raul Albiol, Sergio Ramos, Jordi Alba; Busquets, Xabi Alonso, Xavi; Iniesta, Pedro eta Cesc.
Frantzia: Lloris; Debuchy, Koscileny, Sakho, Evra; Capoue, Galons, Matuidi; Valbuena, Benzema eta Ribery.
Epailea: Felix BRYCH (GER).
Zelaia: Vicente Calderon.
Ordua: 21.00etan.