3. Maila
9. jardunaldia
Laudio, Baskonia eta Leioa, lidergoan
Erredakzioa
Hiru taldeak lidergoan kokatu dira 19 punturekin, eta Alaves B, Aurrera Vitoria eta Anaitasuna sailkapeneko azkeneko postuetan daude.
Laudiok, Leioak eta Baskoniak Hirugarren Mailako euskal multzoko lidergoa lortu dute, 19 puntu lortuta. Arabako taldeak Balmasedaren aurka 2-2koa lortu zuen, baina Leioak eta Baskoniak garaipen garrantzitsuak eksuratu zituzten etxean. Leioak Alaves B gainditu zuen eta Baskoniak Gernika. Laugarren sailkatua, 16 punturekin, Zalla da.
Sailkapeneko azkeneko postuetan Anaitasunak, Aurrera Vitoriak eta Alaves Bk jarraitzen dute. Anaitasuna soilik 5 puntu ditu, Aurrerak 7 eta Alaves Bk 8.
9. jardunaldia:
CD Getxo 1 - 3 CD Lagun Onak
CD Baskonia 3 - 2 SD Gernika
CD Elgoibar 1 - 2 Zalla UC
SCD Durango 7 - 1 SD Zamudio
Club Bermeo 3 - 0 Arenas Club
Balmaseda FC 2 - 2 CD Laudio FSR
SD Beasain 2 - 2 Club Portugalete
Anaitasuna FT 4 - 2 Pasaia KE
SD Leioa 1 - 0 Deportivo Alaves B
CD Aurrera Vitoria 1 - 2 Santutxu FC