Futbola
Ferran Sorianoren eskutik
Manchester Cityk Begiristain fitxatu du kirol zuzendari kargurako
Erredakzioa
Klub ingelesak ofiziak egin du Aitor 'Txiki' Begiristain kontratatu duela lehen taldea kudeatzako eta fitxaketez arduratzeko.
-
Txiki Begiristain. Argazkia: EFE
Aitor ‘Txiki’ Begiristain Manchester Cityko kirol zuzendari berria da. Klub ingelesak ofizial egin du Begiristainen kontratazioa. 2003. urtetik 2010. urtera arte Bartzelonako kirol zuzendaria izan zen Begiristain.
Lehen taldea kudeatzeaz, eta fitxaketak egiteaz arduratuko da Aitor Begiristain. Ferran Soriano kontseilari delegatuaren eskutik dator Begiristain Manchester Cityra. Sorianoren asmoa Manchester Cityn Bartzelonari arrakasta eman dion eredua ezartzea da.