Futbola
Urrezko baloia
Messi 2012ko onena izan dela adierazi du Neymarrek
Erredakzioa
"Nire ustez, Iniesta, Cristiano Ronaldo eta Messi urteko hiru onenak dira, baina argentinarra aurretik jartzen dut", esan du Santoseko aurrelari brasildarrak.
-
Neymar aurrelari brasildarra. EFE
"Nire ustez,Iniesta, Cristiano Ronaldo eta Messi urteko hiru onenak dira, baina argentinarra aurretik jartzen dut", esan du Santoseko aurrelari brasildarrak prentsaurreko batean.
Brasildarrak Messiren laudorioak jaso ditu aste honetan eta argentinarra taldekide bezala izatea gustatuko litzaiokeela adierazi du Neymarrek.
"Messi hemen imajinatzen duzue, nirekin, nire alboan Santosen? Ametsa izango litzateke eta oso zoriontsua izango nintzateke", esan du.
Bartzelonako izarraren laudorioak eskertu ditu Neymarrek: "Oso pozik jarri nintzen, onenak zure lana goraipatzea plazerra delako".