Futbola
Lau gol sartu ditu
Ibrahimovic, izar nagusia Ingalaterraren aurka (4-2)
Erredakzioa
1-2 galtzen joan eta gero, markagailuari buelta eman dio Suediak Zlatan Ibrahimovic jokalariaren golei esker.
-
Zlatan Ibrahimovic. Argazkia: EFE
Zlatan Ibrahimovicek lau gol egin dizkio Ingalaterrari Suediak lortutako garaipenean (4-2). Markagailuari buelta eman dio Suediak 1-2 galtzen joan eta gero.
Duela gutxi ere, markagailuan atzetik (4-0) zirenean, partida berdintzea lortu zuten suediarrek. Ibrahimovic izan zen, argi eta garbi, neurketako izarra.
Fitxa teknikoa:
4 - Suedia: Isaksson; Lustig (Sana, 74), Jonas Olsson, Granqvist (Antonsson, 78'), Martin Olsson (Safari, 46'); Sebastian Larsson (Jansson, 86'), Källström (Svensson, 61'); Elm, Ibrahimovic, Kacaniklic; eta Ranegie (Wernbloom, 89').
2 - Ingalaterra: Hart, Johnson (Jenkinson, 75'), Cahill, Baines, Caulker (Shawcross, 75'), Gerrard (Huddlestone, 75'), Sterling (Zaha, 85'), Osman, Cleverley (Wilshere, 61'), Young (Sturridge, m.61) eta Welbeck.
Golak:
1-1, 35': Danny Welbeck.
1-2, 38': Steven Caulker.
2-2, 78': Zlatan Ibrahimovic.
3-2, 84': Zlatan Ibrahimovic.
4-2, 91': Zlatan Ibrahimovic.